Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Enkofratze eta aldamio soluzio integralak Riadeko metroan

2017/05/05
Riad Saudi Arabiako hiri bat da eta, munduko hiri handi guztiak bezala, gurpildun trafiko dentsitate handia dauka. Eta egoera hori hobetu ahal izateko eta hirirako sarbideak eta erdialdea, aireportua eta distritu finantzarioa lotzeko komunikazioak bermatu ahal izateko, Metro lineen sare bat eraiki du.

Azpiegitura hori sei linearekin eta 175 km-rekin diseinatu da, eta hiriak dituen 5,7 milioi biztanleri emango die zerbitzua, aurreikusita 2030erako 8,3 milioi biztanle izango direla.

Euspen hormak altxatu dira lurraren kontra aurpegi bakarra duten enkofratu sistemekin. Hiru fasetan egin da lana, eta dena material estandarrarekin egin da.

Lehen faserako eta horma inklinatuen abiapuntu moduan, zertxa batzuk diseinatu dira kanpoaldean. Multzoak osatu dira, ondoren igo eta garabi batez mugitu ahal izateko, gauzatze denborak nabarmen murriztuta.

Bigarren fasea EUC aurpegi bakarreko zertxak dituen enkofratuarekin egin da, 5 m-ko altuerako enkofratuarekin, dena lurrean finkatuta.

Eta bukaerako faserako, CR 250 aurpegi bakarreko enkofratu igokaria aukeratu da, eta, enkofratu horrekin batera, plataforma zabala duen erresistentzia handiko kontsola bat, zeinak langileei ahalik eta baldintzarik seguruenak ematen dien.

Galerien hormak, 6 metroko altuera baitute, ORMA enkofratu modularrarekin egin dira. Bere panel handiei esker eta osagarri gutxi behar dituenez, muntaketa eta desmuntaketa errendimendu handiz egitea bermatu da.

Honen moduko azpiegitura handiek lan plataforma ugari eta hainbat mailatan behar dituzte beti, bai eta igarobide eta sarrera gisako behin-behineko egiturak ere, esaterako eskailerak, pasabideak, etab. Zerbitzu horiek emateko BRIO aldamio multidirekzionala erabili da, seguruena baita; izan ere, Europako araudien arabera egiaztatuta dago eta, gainera, moldakorra denez edozein eratako egiturak muntatzen uzten du, ahalik eta erreferentzia kopuru gutxien erabilita.

ULMAk ATTIEHrekin aliatuta lan egin du, Saudi Arabiako banatzaile ofiziala baita, eta aliantza horren bitartez enkofratu eta aldamioen soluzio integralak jarri ditu azpiegitura garrantzitsu honetan.