Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMA Constructionek enkofratze arinetarako soluziorik arinena merkaturatu du

2014/06/06
LGW enkofratu arina ikerketa eta berrikuntza bezeroarentzako produktu berri, soluzio berri eta zerbitzu berri bihurtzearen ondorioa da.

LGW hormako enkofratua da, bizitegien eraikuntzara zuzendua.Obrako kostu altuak direla-eta soluzio edo enkofratu gero eta arinagoak eta sinpleagoak behar dira, muntaketari etekina handiago ateratzeko.LGW da ULMAk merkatuko premiei eta mundu osoan egindako proiektuen gainean bezeroek esandakoari emandako erantzuna.

ULMAk erresistentzia eta pisuaren arteko orekarik handiena lortu du, eta modurik merkeenean, gainera.Panel ertain baten 30kg/m2-ko pisua aldatu gabe, erresistentzia handitu egin da 60 kN/m2-ra arte bere gama osoan eta 80 kN/m2-ra arte panel unibertsalarekin.Panelez egindako horma garaien kasuan ez da beharrezkoa hormigonatze abiadura kontrolatzea.

Panel gama zabala dauka horma, pilare eta zimenduen edozein geometriatara erantzuteko, beste osagarri batzuen premia izan gabe, elementu horien neurria eta konplexutasuna edozein dela ere.

3; 2,4; 1,2 eta 0,6 m-ko altuera estandarreko modeloak daude, eta horiek 0,9 eta 0,3 m-ra arteko zabalerekin konbinatuta, proiektu handiei zein txikiei erantzuteko gai dira.Akaberei dagokienez, margotutakoak zein galvanizatutakoak daude, eta horiekin ULMAk bezeroen premia guztietara moldatzen da.

Horrez gain, panel guztiek zuloak dituzte profilen alboetan, eta panel unibertsalekin konbinatuta errendimendu eta kalitate oso handiko itxiturak, izkinak eta pilareak egin daitezke.

Abantailak garbiak dira:arintasunik, malgutasunik eta erresistentziarik handiena, kostuen jaitsiera, efizientzia handitzea eta, horrenbestez, produktibitatea areagotzea.Izan ere,garabiak gutxiago erabiliko direnez beste lan batzuk egiteko libre egongo dira.