Gure ekoizpen prozesuetan eta enpresa kudeaketako prozesuetan, ESG printzipioak betetzea da, funtsean, jasangarritasunean dugun estrategia.
ESG printzipioak (Environmental, Social and Governance) betetzea da, funtsean, jasangarritasunean dugun estrategia, gure ekoizpen prozesuetan eta enpresa kudeaketako prozesuetan ingurumen, gizarte eta gobernantzaren alorretako faktoreak txertatuta.
Ingurumeneko jasangarritasunari dagokionez, nola lortzen dugu gure negozioa taxonomia berdearen eta ekonomia zirkularraren printzipioekin lerrokatzea?
Gure produktuak eta prozesuak hasieratik jasangarriak izan daitezen diseinatzen ditugu, ingurumen kudeaketako ISO 14001 ziurtagiria izanda. Zirkulartasuna gure sistemen diseinutik bertatik dago inplizitu, fabrikaziorako behar diren lehengaien kantitate eta hondakinen sorrera ahalik eta gehien murrizteko. Gure produktuak beren bizi ziklo osoan jasangarriak izatea bilatzen dugu. Horretarako, gure produktuen bizi zikloaren analisia egiten dugu eta haien bizitza baliagarria luzatzeko, produktuak arintzeko, eta produktuak berrerabiltzeko eta birziklatzeko lan egiten dugu eta berritzen dugu. Bezeroei alokatzen dizkiegun aldamio, zinbria eta enkofratuen sistemei mantentze eta zaintza lan zorrotzak egiten dizkiegu, beren bizitza erabilgarria luzatzeko. Horrela, gure alokairu parkearen erabilera intentsitatea handitzen dugu, gure produktuen bizitza erabilgarria luzatzen dugu, produktuak berrerabiltzea sustatzen dugu, eta berrerabili ezin direnean beste produktu bihurtzen ditugu, edo birziklatzen edo balorizatzen ditugu.
Gainera, gure bezeroekin lankidetzan aritzen gara, haien proiektuak jasangarriagoak izan daitezen eta eraikuntza jasangarriaren ebaluazio eta ziurtagiri sistemak igaro ahal ditzaten, hala nola BREEAM ziurtagiriak (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology), LEED ziurtagiriak (Leadership in Energy and Environmental Design) edo antzekoak.
Zertan datza gure deskarbonizazio estrategia?
Berotegi efektuko gasen (BEG) emisio iturriak murrizteko eta 2050erako neutraltasun klimatikoa lortzeko ULMA hartutako konpromisoak eskatzen du zero garbi helburura ahalik eta gehien hurbiltzera bideratutako mugarri eta ekintza zehatz batzuk definitzea. Karbono aztarna kalkulatzeko eta gure jardueraren karbono emisioak murrizteko azken urteetan egindako lanaren ondorioz, berotegi efektuko gasen inbentarioa egiaztatzeko prozesua gainditu berri dugu, ISO 14064-3 arauan ezarritako baldintzen arabera.
Horrez gain, zaintza katearen FSC eta PEFC ziurtagiriak ditugu, eta horiek basogintzako produktuen trazabilitatea betetzen ditugula eta iturri jasangarrietarantz jotzen dugula ziurtatzen dute. Horrela, deforestazioa arintzen eta basoek, planetako hustubide natural nagusi eta karbonoa oxigeno bihurtzeko funtsezkoak direnek, masa gutxiago galtzen ere laguntzen dugu, planetaren jasangarritasunean, ingurumenekoan, ekonomikoan zein sozialean, inpaktu handia izateaz gain.
Zer proiektu daude abian berotegi efektuko gasen emisioak murriztea lortzeko?
Azken urteotan aldaketa eta neurri batzuk inplementatu ditugu energiaren alorrean iturri berriztagarrietara trantsizioa egitea errazago eduki dezagun. Alde batetik, gure kontsumo elektrikoa murrizten ari gara, argiztapen sistemak aldatuz eta LED teknologia instalatuz. Neurri batzuk, hala nola kontsumo energetikoak monitorizatzeko sistemak ezartzea, hotza/hondar beroa aprobetxatzeko sistemak aplikatzea, aerotermia bidezko klimatizazioa, eraginkortasun handiagoko makineria eta ekipoak erabiltzea eta itzalketa automatikoko sistemak aktibatzea, erabakigarriak dira gure kontsumo elektrikoa murrizteko. Bestalde, gure lantokietan eguzki panelak instalatuz, jatorri berriztagarriko elektrizitatea erosiz eta errekuntza prozesuen ordez elektrizitatea erabiliz (orga dieselak erabiltzetik orga elektrikoak erabiltzera igarotzen ari gara, edo errekuntza autoak erabiltzetik auto hibridoetara erabiltzera) gure berotegi efektuko gasen emisioak murrizten laguntzen ari gara. Energiarekin lotutako ekintza horiek osatzeko, lehengaien kontsumoak, garraiobideek, hondakinek eta abarrek eragiten dituzten emisioak murrizteko beste ekintza batzuk egingo dira.
Zeintzuk dira jasangarritasun sozialari dagokionez garatzen ditugun alderdiak?
Hasieratik hartuta dugun filosofiak gidatzen gaitu, hau da, denboran iraungo duen eta gure inguruneari balioa emango dion proiektu bat sortzea eta mantentzea bilatzen dugu, funtsean. Gure proiektu sozioenpresariala indartzeko lan egiten dugu, garapena eta talentu profesionala sustatzen duten lan ingurune erakargarriak sortzeko. Gainera, lan inguruneak seguruak eta osasungarriak izateaz arduratzen gara, lan arriskuak identifikatzeko eta prebenitzeko prozesu zorrotzenak praktikan jarriz. Askotariko pertsonek osatutako lantalde inklusiboa eratzea da berdintasun planak garatzeko beste premisa bat. Bestalde, definitzen gaituen ezaugarrietako bat aipatu behar da, gure jardueraren bidez gure ingurune sozialean sortutako aberastasunaren itzulera eta inbertsioa, alegia.
Azkenik, jasangarritasun sozialari dagokionez gure jarduera esparrua osatzen duten beste estrategietako bat da ekimen globalekin konpromisoa hartzea eta haiei atxikitzea. Jasangarritasun korporatiboa sustatzeko Nazio Batuen Mundu Ituna da ekimen global horietako bat. NBEko Batzar Nagusiak onartutako 2030 Agendari egiten diogun ekarpenaren bidez, ULMA da 2030erako Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (GJH) garatzeko eta,klima aldaketa arintzen laguntzen duten praktikak sustatzeaz gain, hornidura kate arduratsuak, produktu eta zerbitzu jasangarrien berrikuntza sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresen sareko kideetako bat.
Zer mekanismo ditugu gobernantza jasangarriko jardunbideak garatzeko?
Garrantzi handia ematen diogu gure jarduerak epe luzera ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eraginari buruzko komunikazioan gardenak izateari. Zentzu horretan, gure Reporting sistema CSRD (Corporate Sustainability Reporting Directive) zuzentarauaren baldintza berrietara egokitzeko lanean ari gara. Bestalde, aldizka arriskuak identifikatu eta legaltasuna betetzea bermatzen laguntzen diguten mekanismoak ditugu, hala nola compliance sistema. Gure kode etikoa da ULMA Contructioneko pertsona guztiek beren jarduera ekonomikoaren eremuan duten portaera arautzen duen beste mekanismo bat, profesionaltasuna, osotasuna eta autokontrola jardueraren oinarrizko printzipio gisa ezarriz, araudia betetzearekin, diskriminaziorik ezarekin eta aukera berdintasunarekin batera. Gainera, jasangarritasunaren arloan ditugun printzipio eta jardunbide onak gure hornidura katearekiko harremanetara zabaldu daitezke; beraz, hornitzaileentzat ere badugu kode etiko eta jokabide kode bat.