Green Building Councilekin lankidetzan, gure bezeroei jasangarritasunerako trantsizioa erraztu nahi diegu
Eraikuntza sektoreko profesionalei bideratutako plataforma hau eraikuntza produktu eta sistemen jasangarritasunari buruzko informazioa errazteko helburuarekin sortu zen. Era honetan, beren eraikinak VERDE, LEED edo BREEAM zigiluekin ziurtatu nahi dituzten eraikuntza enpresek, hauek lortzeko baldintzak betetzen dituzten material eta produktuak hautatzeko behar duten informazioa eskuragarri dute plataforma bakar batean.
Plataforma hau, gainera, Green Building Council-ek (GBC) kudeatzen eta bermatzen du. GBC eraikuntza modelo jasangarri bat sustatzeko sortutako irabazi-asmorik gabeko entitatea da. Lehen GBCa eratu zenetik, 1993an, sarea mundu mailan hazi da, 70 herrialde baino gehiagora hedatuz eta eraikuntzaren balio-kate osoa ordezkatzen duten 36.000 partaide baino gehiago batuz.
Produktu kategoria guztiak barneratu ditugu prozesu honetan: aldamioak, enkofratuak (horma eta zutabetarako, igokariak, lauzako enkofratuak eta apo arinak), obra zibileko sistema eta segurtasun sistemak. Era honetan, gure produktuek LEED eta BREEAM eraikuntza jasangarriari lotutako bi zigilu nagusiak lortzeko duten gaitasuna bermatu dugu.
ULMA Construction-en aldetik helburu bikoitza bilatzen dugu zehaztasun eta gardentasun ariketa honekin: alde batetik, jasangarritasunarekin dugun konpromezua berrestea, honen oinarria produktu eta zerbitzu jasangarriak ekaintzea izanik, eta beste aldetik, sektoreko beste aktoreei beren eraldaketa prozesua ahalbidetuko duten produktuen hautaketa erraztea.
Eraikuntza jasagarritasunean eragin handien duten jarduera ekonomikoen artean dago: mundu mailan egindako karbono isurketen %30 inguru aktibitate honekin lotuta dago, horietatik %8 eraikuntza materialen ekoizpenari egotzita dagoelarik. Era berean, mundu mailako energia kontsumoaren %40a sektore honen ondorio dela estimatzen da.
Europar Batasunean, eraikuntza sektoreak erauzitako lehengaien %50 kontsumitzen du, hondakinen %35a sortuz.
Arrazoi hauek direla eta, ezinbestekoa da sektore honen eraldaketa bultzatzea jasangarritasunaren inguruan ezarritako helburuak erdiesteko, Europako Itun Berdea eta Pariseko Akordioa, besteak beste.
Eraikuntza sektorearen eraldaketa jasangarriak, bere kate-maila guztien bilakaera behar du derrigorrez. ULMA Construction-etik, maila horietako bat izanik, bihurtze prozesu honetan lagundu nahi dugu produktu eta zerbitzu jasangarriagoak eskainiz.
Ziurtapenaren bitartez jasangarritasun lidergorantz beste pauso bat ematea erabaki dugu, bide batez, sektorea eredu jasangarriago batera eraldatzeko ezinbestekoa den elkarlana bultzatuz. Izan ere, eraikuntza jarduera gizarte garapen eta ongizatea bermatzeko oinarrietako bat da, eta aktibitate honen eta ingurugiroaren arteko oreka bat bilatzea nahitaezkoa suertatzen da, jardueraren ondorioz sor daitezkeen inpaktu kaltegarriak minimizatuz.