Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Irudi eta lelo berriak ditugu!

2022/02/24
Argitaratu berri dugu Construction Book. Bertan jasotzen dira azken urteotako proiekturik nabarmenetako batzuk, eta bertan aurreratzen ditugu ere slogan berri bat eta diseinu grafiko berri bat. Gure markaren funtsak berdina izaten jarraitzen du; hori ez da aldatu nahi dugun zerbait, zuek, gure bezerook, izaten jarraitzen baituzue protagonista.

Kontua da nola ikusten gaituzuen, nola egin nahi duzuen lan ULMAko pertsonekin. Eta daukagun harreman hurbil hori, zuek hala esanda dakigu-eta hurbila dela, eta erakusten diguzuen eta zuen proiektuetan zuekin elkarlanean eroso sentiarazten gaituen konfiantza hori: hori da gure indargunea eta horretaz hitz egin nahi dizuegu.

ULMAn eboluzionatzen jarraitzen dugu lehiakorragoak izateko, zuengandik hurbilago egoteko, zuen konfiantza eraikitzen jarraitzeko. Gure irudia eta gure mezua egokitu ditugu, baina gure izaera eta gure jatorriak mantendu ditugu.

Hobetzen jarraitu nahi dugu, sistema eta soluzio efizienteak eta iraunkorragoak garatuz, digitalizazioa erabiliz eta produktibitatea hobetzeko prozesu efizienteagoak garatuz. Azken batean zerbitzu, produktu eta soluzio hobeak eskaini ahal izateko. Eta horretarako, beharrezkoa da, halaber, hazkunde hori gure markan adierazita agertzea. 

Ideia bat definitu dugu, konpainia gisa dugun asmoa adierazten duena eta garena eta eskaintzen duguna argi eta zehatz azaltzen duena. It’s all about trust, Konfiantzaren balioa.

Konfiantza edukitzea zuen proiektuak gauzatzen lagunduko dizuegula.  Hori da egunero dugun helburua. Eta hori hurbiltasunetik egitea, erantzun eraginkorra eta azkarra emanez, munduko edozein lekutatik, eta beharrezkoak diren produktu eta zerbitzuak eskaintzeko inplikatuz. Hala, esperientzia, ezagutza eta etengabeko berrikuntza abiapuntu hartuta, zuek seguru sentiaraztea zuen proiektua gurekin egiten duzuenean.

Hurbiltasuna eta malgutasuna arrakastarako gako direla ulertzen duen ekipo bat, une oro modu pertsonalizatuan aholkatzeko prest dagoena, proiektu bakoitzean hasieratik bukaerara zuen ondoan egongo dena, enkofratuaren eta aldamioaren diseinutik materiala garaiz hornitzeraino, baita zerbitzu logistikoa eskaintzea eta obran bertan gainbegiratze lanak egitea ere. Produktua eta jarduten duzuen merkatuak sakon ezagututa egitea, zuen eskakizunetara egokitu ahal izateko eta elkarrekin soluziorik hoberena aurkitu ahal izateko.

Hitz batean, gure hoberena ematea dena ondo aterako den ziurtasuna eduki dezazuen. Hori da konfiantza.

Ikusi gure Construction Book berria!