Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

MK zinbriak zama ahalmen handia duela erakutsi du Pavian hondakinak bihurtzeko Planta eraikitzeko lanetan

2021/04/16
ULMAk ingeniaritzako laguntza etengabea, kostuen murrizketa eta kalitate eta segurtasun maila handiak eskaini ditu, Pavian (Italia) A2A Hondakinak Energia Bihurtzeko Plantaren proiektua eraikitzeko lanetan.

Hondakinak energia bihurtzea da hondakinak kudeatzeko zikloaren azken urratsa. Hondakinen balorizazio energetikoak, errendimendu energetiko handia  eta errekuntza gasak arazteko sistema berritzaileak dituzten instalazioetan ezarriak, ingurumen abantailak ditu; izan ere, baliabide energetikoak aurreztea eta zabortegien erabilera minimizatzea ahalbidetzen du, modu baliagarrian birziklatu ezin diren hondakinak ezabatzeko.

Planta honetan 230.000 tona hondakin prozesatuko dira, errausteko: hondakinen %99 erreko da, eta 200.000 megawatt elektrizitate sortuko dira urtean, gaur egun sortzen diren 40.000 megawatten aldean.

Hondakinak biltegiratzeko hobia izan da egin den lehen egitura. 30 x 50 metroko oinplanoa duen andel zuri batean, 40 metrora arteko altuera eta 80 cm-ra arteko lodiera duten hormak ditu/egin dira.

MK zinbria dorreak erabili dira plantako turbina erraldoien toberari eutsiko dion 6 metroko lodierako zeharkako habea zurkaizteko, 21 metroko altueran. Zeharkako habe horren lodiera eta pisu handiak direla-eta, karga ahalmen handiko MK dorreak erabili behar izan dira, beraien konfigurazioari eta dimentsioari esker errendimendu bikaina bermatzen dutelako.

MK Zinbria ingeniaritza zibilean errendimendu handiena duen karga handiko zurkaizte sistemetako bat da. Oineko 250-360 kN inguruko edukierarekin, osagai gutxi ditu eta askotariko konfigurazioetarako aukera ematen du. Muntaketa lekuan bertan egin da, azkar eta seguru, ULMAko teknikari baten etengabeko laguntzarekin, prozesu osoan gainbegiratzen eta laguntzen egon baita. Garabien laguntzarekin, dorreak dagokien lekuan jarri dira; desmuntatzeko faseetan, berriz, dorre bakoitzaren oinarrian jarritako arrabolei esker mugitu ahal izan ziren.

Obrako planta guztietan eta barruko azpiataletan ALUPROP aluminiozko dorreak erabili dira, 21 metroko altuerarako konfiguratuak, metro bateko lodierako lauzen hormigoitzea jasateko.  

Horma, 40 metroko altuera izango duena, eta plantaren kontrahormak ORMA enkofratu modularrarekin eraiki dira, aurretik hormigoitutako lekuan ainguratutako BMK goratze kontsoletan bermatuta.

Gauzatze prozesuan obra norabide anitzeko BRIO aldamioekin inguratu da, eta BRIO eskailera dorreekin, eta horri esker erabateko segurtasunez iritsi ahal izan da lan maila guztietara, eta burdin lanak erraztu.

Lauzetan lanak egiten ari ziren bitartean segurtasuna bermatzeko, MK txarrantxak dituzten plataformak instalatu dira plantako hutsuneak ixteko.

ULMAk horrelako proiektuek izan ohi dituzten baldintzarik zorrotzenak bete ditu, hauek: kostuen murrizketa eta kalitateko eta segurtasuneko estandar altuak.