Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Segovian Eresmako arku zubia eraikitzeko proiektuaren partaidea da ULMA

2019/01/30
Eresmako biaduktua SG-20 errepidearen edo hiriburuaren etorkizuneko saihesbidearen bikoizketaren zatia da. Gehien eskatzen diren azpiegituretako bat da, izan ere, zonalde horretako trafiko bolumena 2002rako aurreikusten zena baino hiru aldiz handiagoa izan da, ibilgailu kopurua 6.000tik 18.000ra igaro baita.

Egitura horren berezitasuna bere geometrian datza, arku forma baitu, goiko aldean taula bat duela.

Arkuan, ULMAk zinbria portikodunaren soluzioa proposatu du, zapaten gainean, lur malkartsuak eta maldatsuak gainditzeko. Arkuaren geometria lortzeko, 20 m-ko luzera duten H-33 zertxak jarri dira, enkofratu bikoitzarekin.

Apeo moduan T-500 dorreak erabili dira, 40 m-ko altuera lortuta, txarrantxarik erabili beharrik gabe. Bost berme baino ez dira behar izan arku osoa egiteko.

Proiektuan, ULMAko zerbitzu teknikoak eta bezeroa taldean aritu dira soluzio bakoitza optimizatzeko, material gutxiago erabiltzeko eta kostuak murrizteko. Pilaren arteko distantzia txikia zenez, pilareen bukaetan kokatutako mailu sistema batekin egin da taula, enkofratua haien gainean zuzenean bermatuta. Hala, pilareak berak egin du zinbriaren lana, eta horri esker ez da beharrezkoa izan lurra egokitzea zoruan apeo bat muntatzeko.

Zinbria dorreek, zertxek eta enkofratuak talde segurtasunerako elementu guztiak eduki dituzte, eta horrek ahalbidetu du lan osagarriak berme osoarekin egitea.

Bideo honetan ikusi daitezke Segoviako Eresma zubia eraikitzeko proiektuan ULMAk eskainitako soluzio integralaren xehetasunak.