Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Son Moix estadioaren birmoldaketa Mallorcan

2023/08/22
Eraberritze horrekin, Mallorcaren zaleen aspaldiko erreklamazioetako bati irtenbidea emango zaio: atletismo pista kentzea. Horrek futbolaren esperientzia askoz hurbilagotik sentitzea ahalbidetuko die RCD Mallorcaren jarraitzaile guztiei.

Mallorcako Son Moix estadioa 1999an eraiki zen, 92ko Bartzelonako Olinpiaden babesean. Hasierako ideia Estadio Olinpiko gisa eraikitzea izan bazen ere, futbol estadio gisa erabili izan da beti. 25 urte geroago, birmoldatu egingo da egungo beharretara egokitzeko.

Eraberritze integral horrek helburu argiak ditu. Alde batetik, zalea joko zelaira hurbiltzea, eta, horretarako, zaharkituta dagoen atletismo pista kenduko da. Eta, bestalde, estadioa inguruan integratu ere egin nahi da, hau da, eraikina hiriari ireki eta urteko 365 egunetan eraikinari bizitza eman, bi astean behin bakarrik erabili beharrean. Horretarako, hainbat espazio sortuko dira. Horien artean bi eremu berri, non klubak zerbitzu nagusiak kalean bertan emango dituen Fundació Reial Mallorca fundazioaren bidez hartutako konpromiso sozialari jarraipena emateko.

Estadioaren eraldaketa 2022ko maiatzean hasi zen, eta egitura lau fasetan gauzatzea planifikatu da.

Harmaila berregokitzeko lanetarako, ENKOFLEX egurrezko habeen enkofratu sistema erabili da, harmaila eremuaren %45era arteko geometria eta inklinazio desberdinetara egokitzeko duen gaitasunagatik. Irtenbiderik egokiena da horrelako egitura berezietarako. VR Mahaia enkofratu modularra ere erabili da, ALUPROP dorreetan bermatuta. 

Eskaileraren nukleoak ORMA panel modularrez osatutako sistema igokariekin egin dira. Enkofratu hori bera erabili da hormak egiteko. Eta CLR enkofratu zirkularra pilareetarako.

Proiektu zorrotza da, exekuzio epeak justuak direlako eta birmoldaketa estadioak martxan jarraitzen duen bitartean egin behar delako. Horregatik, funtsezkoa izan da bezeroaren eta ULMAko inplikatuen artean harreman zuzena izatea, behar den material guztia garaiz hornitzeko.

Bartolome Mirallesek, Melchor Mascaroko obra arduradunak, honako hau nabarmendu du: “ULMA aukeratu da, enpresa erreferentea delako. Tamaina honetako proiektu baterako, enpresa fidagarri bat behar da, irtenbide egokia eta berehalakoa eman diezazukeena, obran aholkularitza emateaz gain”

Ezagutu bezeroak lortu dituen onura guztiak, proiektuaren bideo honetan.