Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMA Constructionek ACHEren IV Kongresuan parte hartu du

2014/07/17
Babesle gisa lagundu eta erakusketa komertzialeko eremuan stand bat izan du.

Ekainean egin zuten Madrilen Egitura Hormigoiaren Elkarte Zientifiko Teknikoaren (ACHE) hiru urtean behingo Kongresua. Nazioarteko ekitaldia da eta egituren eremuan espezialista eta profesionalentzako garrantzitsuenetako bat izaten da. Aurtengoan ere, aurreko edizioetan bezala, parte-hartzaileen maila teknikoa bikaina izan da.

Kongresuaren helburua egitura mailan azkenaldian izan diren aurrerapen, ikerketa eta gertakariak ezagutaraztea izan zen, bai Eraikuntzaren aldetik, bai Ingeniaritza Zibilaren aldetik, honako alderdi hauek kontuan hartuta: materialak, teknologia, analisia, eraikuntza, kontrola, iraunkortasuna, konponketa eta indartzea, kudeaketa, mantentze lana eta egituren bizi zikloa.

Hiru egunez, ikerlari, irakasle, material eta ekipamenduen fabrikatzaile, proiektugile, obra zuzendari, administrazio publikoetako teknikari, eraikitzaile, kontrol erakunde eta mantentze lanetako enpresa gisa izena emandako 350 biltzarkide baino gehiago bildu zen eta lanak aurkezteaz gain, saioetan, eztabaidetan eta hainbat jardueretan esku hartu zuten. Lau eremutako gaiak landu zituzten: Ikerketa eta garapena, Berrikuntza eta gardentasun teknologikoa, Proiektuak eta errealizazioak eta Egituren kudeaketa.

300 hitzaldi baino gehiago eman zituzten saio teknikoetan eta horietan, ULMAk lagundutako edo orain gure aldamio, zinbria eta enkofratze sistemekin parte hartzen ari den proiektu eta obra asko izan ziren protagonista. Honako hauek dira horien adibideetako batzuk: Cadizeko Badiaren gaineko zubia, Hulla ibaiaren gaineko biaduktua, Nerbioi ibaiaren gaineko biaduktua, Tolosa-Hernialde AHTaren biaduktuakDeba ibaiaren biaduktua, San Mames estadio berria, Hernaniko Orona Zero eraikina, Comillaseko unibertsitatea, Mostoleseko ospitale berria, Bukaresteko ingurabideko Centura zubia, Andorrako Tunel dels dos Valires tunela, Bulgaria eta Errumania arteko Danubio gaineko zubia, Limako Vía Parque Rímac, Poloniako Torun zubia…