Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

ULMAk bere esperientzia eta gaitasun teknikoa erakutsi du Brasilgo BR-280 SC autobidean

2020/11/13
BR-280 errepidea Santa Catarina estatuko errepide federal bat da, São Francisco do Sul hirian hasi eta Argentinako mugatik gertu dagoen Dionisio Cerqueiran amaitzen dena eta guztira 634,1 km inguru dituena.

Autobidea Governador Luiz Henrique da Silveira izenez ezagutzen da, eta berebiziko garrantzia du eskualdeareko eta, bereziki, São Francisco do Sul porturako (SC), izan ere, nekazaritzako laboreak eta produktu industrializatuak arinago garraiatzea eta merkaturatzea ekarriko du.

Hiru zatitan banatuta, ULMAk proiektu garrantzitsu horretan parte hartu du, zeinak 2 tunel dituen, 13,8 m-ko eta 9,3 m-ko  zabalerakoak eta gutxi gorabehera kilometro batekoak eta eskualdeko trafikoa arinduko dutenak.

Tunelak egiteko, MK enkofratu orgaren sistema erabili da. Sistemak enkofratua eta zurkaizte sistemak ekipo bakar batean batzen ditu, eta, horretaz gain, errailen gainean mugitzen da hurrengo gauzatze eremura. BRIO Norabide anitzeko aldamioarekin, enkofratze eta hormigoitze lanak errazteko sarbideak sortu dira. Gainera, COMAIN enkofratu modular arina erabili da tuneleko hormen alde bateko enkofratua egiteko. Hormigoitze lanak, 4,2 metroko altueraraino, fase bakarrean egin dira.

ULMAk berriz ere erakutsi du bere gaitasun teknikoa eta esperientzia konplexutasun handiko azpiegituretan.