Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Taula kontratxapatu fenolikoak

Kalitatea eta erresistentzia
Taula kontratxapatu fenolikoak

Taula urki edota izei egurrezko xaflez eginda dago eta higiduratik eta produktu kimikoetatik babesten duten geruza fenoliko batez estalita.Kalitateko estandarrak betez fabrikatzen dira eta xaflak kolatzeko prozesuak BFU 100 eta EN 314-2 arauek 3. Klaseko kanpoko taulen gainean ezartzen dutena betetzen du. Behin eta berriz erabil daitezke, beti emaitza bera izanik

BIRCH taula: Urki egurrezko kontratxapatua, zigilatutako ertzekin.Hormigoizko akabera bikaina, hau da, akabera laua eta testurarik gabekoa  duten horma eta lauzen gainazaletarako egokiak.Higaduraren aurkako erresistentzia bikaina (120 edo 220 g/m2  inguruko geruza fenoli batez estalia).

BETO Taula: Iraunkorra eta erresistentea, bere geruzen antolaketari esker(kanpoaldetik urkia eta barrualdetik urkia eta izeia txandakatuta)Kontratxapatua, zigilatutako ertzekin eta geruza fenolikoarekin alde bietatik. Geruza fenoliko hori laua da, eta higiduraren aurka 120 g/m2-ko erresistentzia dauka.

  • BIRCH taula
    • Dentsitatea:680 kg/m3
    • Aplikazioa: Enkofratu mota guztiak
    • Erabilera kopurua: 20-80*
  • BETO Taula
    • Dentsitatea:570 kg/m3
    • Aplikazioa: Enkofratu mota guztiak, hormigoizko akabera lau eta testurarik gabekoekin.
    • Erabilera kopurua: 15-30*
  • Produktuaren egiaztagiriak
    • FSCTM: produktu honetan erabilitako materialak arduraz lortu ziren

 *Erabilera kopurua erreferentziako balioa da, eta ez da loteslea.Kopurua aldatu egiten da materialari ematen zaion erabilera eta tratuaren arabera.