Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Kultur eta erlijio eraikinak

Oso esperientzia handia eskala handiko kultur eraikinak eta erlijio eraikinak eraikitzen.
ULMA enkofratuen katalogo zabalarekin forma arkitektonikoen edo hormigoizko akaberen edozein erronkari aurre egin ahal zaio.
Gure espezialista taldea prest dago elkarrekin lan egiteko, proiektuaren eguneroko errealitateak koordinatuta eta kudeatuta.

EXPO Zaragoza 2008, Espainia

Gune horretan egindako lanetatik, ULMAk 15 baino gehiago egin zituen, eta horietatik enblematikoenak nabarmentzen dira: Uraren Dorrea, Aragoi Pabiloia, Espainia Pabiloia.

Oscar Niemeyer Kultur Zentroa, Aviles, Espainia

Oscar Niemeyerrek Avilesko kultur zentroa diseinatu du, industri jarduerak hondatutako gunea leheneratzea eragiteko.

Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionala, Madril, Espainia

Reina Sofia Museoa da Espainiako arte garaikideko zentro nazionala, eta Madrilen du egoitza.

Gazteriaren Jauregia, Astana, Kazakhstan

46.000 m²-ko azalerarekin, funtzio askoko gune honek izotz pista estalia, igerilekua, gimnasioa, kirol pabiloiak eta beste instalazio batzuk dauzka.

Elkartasunaren Europako Zentroa, Gdansk, Polonia

25.000 m² -ko azalerarekin eta 200.000 m³-ko edukierarekin, proiektu hau da aldaketa historiko baten adierazpen arkitektonikoa.