Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Elkartasunaren Europako Zentroa, Gdansk, Polonia

Altuera handiko horma inklinatuetarako soluzioak
25.000 m² -ko azalerarekin eta 200.000 m³-ko edukierarekin, proiektu hau da aldaketa historiko baten adierazpen arkitektonikoa.

Azalpena

25.000 m² -ko azalerarekin eta 200.000 m³-ko edukierarekin, proiektu hau da aldaketa historiko baten adierazpen arkitektonikoa. Eraikinaren karga sinbolikoa bere diseinuan ikusten da, izan ere, 12na metro dituen horma zeiharrak ditu, denak noranzko berberean jarrita.

Oso laster, Solidarity Center Europako zentro kultural eta soziala izango da “Solidaritatea” mugimendu historikoak Polonian eta Europan dituen erakundeentzat.

Proiektuan egitura monolitiko gisa aurreikusita zegoenez, eraikinak soluzio ausartak behar zituen, bai diseinuan, bai materialetan: 19,5 eta 30 m arteko altuerak, horma diagonalak eta eraikina ontzigintzako industriek utzitako ingurune batekin bateratzeko erronka.

ULMA soluzioa

6,5-ko inklinazioa eta kanpoko hormen altuera handia direla-eta, ULMAk soluzio bakar baten alde egin zuen: Enkofratu modular bertikal bat, 8 m-ko geruzetarako, eta laneko plataformak, laneko segurtasuna bermatzeko.

Proiektuaren berezitasuna eta hormigoiaren presio handia ikusita, enkofratua indartu egin zen karga ahalmen handia duten ALUPROP puntalekin. Paneletako alboko zuloei eske izkinak azkar itxi ahal ziren, %100 estanko utzita, eta forma bereziarekin bat etorrita. Prozesu horrekin denborak doitu ahal izan ziren eta, aldi berean, segurtasun parametroak ahalik eta gehien errespetatu.

Juan Pablo II Aretoko habe handiak eta lauzak gauzatzeko bi sistema baino ez ziren erabili. Altuera handiko bere bi solairuak zurkaizteko, berriz, T-60 Zinbriadun dorreak eta ENKOFLEX lauzako enkofratua erabili ziren.