Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Villamuriel de Cerrato Tunela, Valladolid, Espainia

Aurrezpen handiak hornigaietan, muntaketan eta gauzatze lanetan
Europako Tren Ardatz Atlantiarraren barruan, tunel aizun hau, zeina 500 m luze, 14,4 m zabal eta 9,9 m altu baita, Bañoseko triangeluaren barruan sartzen da.

Azalpena

Europako Tren Ardatz Atlantiarraren barruan, tunel aizun hau, zeina 500 m luze, 14,4 m zabal eta 9,9 m altu baita, Bañoseko triangeluaren barruan sartzen da, Valladolid, Palentzia eta Burgos arteko 4 bideko tren lotunean, alegia.

ULMA soluzioa

ULMAk proiektu errentagarria planteatu zuen hasieratik, soluzio tekniko egokiarekin eta material berrerabilgarriarekin, izan ere, hori guztiarekin produktuen horniduran, muntaketa lanetan eta gauzatze denboretan aurreztu ahal izango zen.

Lurzorua buztintsua bazen ere, soluzioak markatutako epea betetzea ahalbidetu zuen, hornidura eta muntaketa zehatz-mehatz planifikatu baitziren. ULMAko ingeniaritza arloak bi orga arin proiektatu zituen enkofratuaren azalera handi bat eta obran zeuden bitarteko osagarriak garraiatzeko. Errodadura sistemei esker tunelaren sekzio osoa 12,5 m-ko zatietan egin ahal izan zen, orgaren konfigurazioa aldatu gabe. Azterketa teknikoaren ondoren, ULMAk pentsatu zuen tunelaren erdiko aldetik hastea zela proiektua optimizatzeko modurik hoberena. Hortik, orga biak kontrako noranzkoan egin zuten aurrera, tunelaren muturrerantz, eta horrela tunelaren ganga egin zen, aldi berean horma pikoak enkofratuta. Lana sinkronizatuta egiteak denbora asko aurreztea ahalbidetu zuen zati bakoitzean. Produktu berberarekin, ENKORFORM produktuarekin, gangaren eta horma pikoen geometria kurbatuak lortu ziren.

Beste behin ere, ULMAk langileentzako segurtasun eta ergonomiako estandarrei eman zien lehentasuna. Laneko plataformek,  babeserako zituzten esku barandekin eta gorputz babesa zuten eskailerekin, segurtasun maila altua bermatu zuten.