Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Materiala ahalik eta gehien berrerabiltzea eta gauzatze epea murriztea Zumelegiko biaduktuan

2023/06/22
Euskal Herriko hiru hiri nagusiak lotuko dituen abiadura handiko plataformaren parte da Zumelegiko biaduktua. “Euskal Y”-a izenez ezagutzen da plataforma, bere geometriagatik, eta hiru adar izango ditu, eta lotune nagusi bat puntu horretan bertan. Zumelegiko proiektuaren diseinuan lehentasuna eman zaie materiala berrerabiltzeari eta gauzatze epea murrizteari.

481 m-ko luzerako egiturak 7 bao ditu, eta horien banaketak ahalbidetu du aldi berean errepide bat eraikitzea, trafikoa oztopatu gabe.  

Taulak ertz konstanteko bi eremu ditu, estribuen ondoan, eta ertz aldakorreko zati bat erdialdean, eta bi eremu horiek eraikitze metodoa baldintzatu dute kasu bakoitzean. Zinbria portikoduna estribuen arloetarako konponbidea izan da, T-500 zinbria eta OC zinbria konbinatuta 17,7 m-ko luzera duten 6 pare H-33 zertxekin eta ENKOFORM H-120 enkofratuarekin, eta taularen sekzioa erreproduzitzen duten hainbat neurri eta inklinaziotako horma atalekin. 

Proiektuaren diseinuan lehentasuna eman zaie materiala ahalik eta gehien berrerabiltzeari eta gauzatze epea murrizteari. Horrela, hormigoitze aldi bakoitzaren ondoren, zinbria eta enkofratua hurrengo obra lekura eraman dira, eta taula, berriz, dorre bakarrarekin zurkaiztuta geratu da.

Aldiz, 2. eta 5. pilaren arteko zatia, hor abiatzen dira-eta 0 dobelak, segidako hegalen metodologiarekin egin da.

Biaduktua osatzen duten 6 pilarek 71 m-ko altuera dute gehienez, eta, beraz, segurtasuna eta errendimendua funtsezkoa da ekipoak hautatzerakoan. ATR sistema autoigokariak eta ENKOFORM V-100 enkofratze panel sortek perimetroan itxitako multzo bat osatu dute, eta hidraulikoki eta autonomoki jaso dira, garabia erabili beharrik gabe, hormigoi geruza bakoitzean geometria aldaketara egokituta. Barne enkofratuko bi multzoak KSP plataforma teleskopikoetan bermatu dira pilarearen geometria aldaketak xurgatzeko.

Hormigoitzean, zikloa izan da 3 egunean behin 5 m-ko hormigoi geruzak egitea.

0 dobelak finkatuta daudeneko 2-3-4-5 pilareak dira taula segidako hegalen sistemaren bitartez eraikitzeko lanen hasiera. Horien arteko desberdintasun nagusia ertza da. 2. eta 5. pilaretako dobelek 6,5 m-ko ertza dute, eta 12 m-ko luzera, eta 3. eta 4. pilarek, berriz, 7 m-ko ertza eta 12 m-ko luzera. 0 dobela hormigoitzeko 3 faseetako bakoitzean, ENKOFORM H-120 enkofratua geometria eta inklinazioa desberdinetara egokitu da. Muntatzeko, berme leihoak sortu dira pilaretan, non G kontsola multzoak karga guztiak pilarera transmititu dituen.

ULMA soluzioa

  • Zubi luzera: 481 m

  • Pilarearen gehieneko altuera: 71 m
  • 0 Dobelak (2-5 Pilarea): 12 m x 6,5 m
  • 0 Dobelak (3-4 Pilarea): 12 m x 7 m

Bideo honetan dituzu proiektuaren xehetasun gehiago eta bezeroaren testigantza.