Hisgaura tirante-zubia, Hego Amerikan dagoen mota horretako zubirik luzeena
Orografia zaileko lekuan dagoenez, Malaga-Los Cursos arteko errepidean egindako obra honek Boyaca eta Santander eskualdeen arteko konexioa hobetuko du, Kolonbian. 2018an, Hisgaura tirante-zubia Hego Amerikan dagoen mota horretako zubirik luzeena izango da, 653 metroko luzerarekin eta 400 metroko bao batekin erdian.
Esklusa berria Po ibaian, Italian
ULMA produktuak zehatz aztertuta eta egoki planifikatu eta txandakatuta, ahalik eta etekinik handiena atera ahal izan da lanari eta tokian bertan egin beharreko lanak murriztu.
Plataforma mugikor motorduna, Arenako zubia birgaitzeko soluzioa
Bizkaiko Arenako Zubia birgaitzeko lanak ingurune zailean garatu dira. ULMA Constructionek plataforma mugikor motordun bat planteatu du irtenbide moduan, taularen azpian jarrita eta zubiaren muturretik zintzilik. Horrela, lan ingurune seguru, ergonomiko eta egonkorra lortu da, ingurumenaren aldetik eskatutako betekizun guztiak errespetatzeaz gainera.
Bulego eraikin berria Eschbornen, Alemanian
Eschborn industri eta enpresa parkea nazioarteko konpainia garrantzitsuen eta erakunde ofizialen egoitza da. Zonaldearen garapen ekonomikoagatik, hegoaldean bulegoen bi eraikin egiten ari dira. Horietako bat da 'Bauteile Management Circle und Zühlk' izenekoa, 10.000 m² baino gehiago dituena, eta 200 ibilgailutarako aparkaleku bat duena.
Azken belaunaldiko etxebizitzak Txilen
Txile da planetan dagoen herrialderik sismikoena; beraz, eraikuntzari buruzko araudiak oso zorrotzak dira eta etengabe berrikusten dira. Herrialdean egiten diren eraikuntza guzti-guztietan bete behar dira irizpide horiek, berdin dela zein den eraikuntzaren funtzionaltasuna.
Atlantic Station erabilera anitzeko gune berria, AEB
Atlantic Station proiektuak erabilera anitzeko gune bilakatuko du Stamfordeko postetxe zaharra, Manhattanen eta Long Islanden bista ederrekin. Proiektu honek merkataritza-gune bat dauka 21 eta 29 solairuko bi apartamentu-dorre berriren azpian eta 800 ibilgailu baino gehiagorentzako aparkalekua.
ULMA enkofratuak eta aldamioak Erdialdeko Europako ur araztegirik handienean
Pragako ur tratamendurako planta da Txekian egiten ari den proiekturik handiena eta Erdialdeko Europako ur araztegirik handiena bihurtuko da.
ULMA soluzio malguak Dubai City Walk proiektuan
ULMAk soluzio azkarrak, errazak eta, batez ere, malguak eskaini ditu proiektu batean, lodiera ugariko eta altuera askotariko lauzak eskainiz.
Enkofratzeko teknologia bi zubi bultzatutarako Polonian
2020ra arte Polonian aurreikusi den azpiegitura planaren barruan, nabarmen handitu da zubi bultzatuen metodoaren bitartez egindako biaduktuen kopurua. ULMA lehena izan zen herrialde horretan sistema honekin zubi bat egiten, eta, bere esperientziagatik, une honetan enkofratu berezien diseinua eta horniketa egiten ari da metodo honekin bi zubi egiteko: S5 bideko MS-6 biaduktua eta S19 bideko E-1 zubia, Polonian.
ULMA enkofratuak geometria bereziko pilareetan
Erabili diren enkofratuen moldakortasuna konponbide errentagarria izan da bezeroarentzat, eta efizientea Mexiko-Toluca hiriarteko trenaren proiektuko pilare oktogonolak sortzeko.
Soluzio berritzaileak abangoardiako arkitekturan
Fondazione Prada Museoak, zeina Rem Koolhaasarkitektuak diseinatutakoa baita, gune bakarrean batu nahi izan ditu etengabe interakzioan dauden bi kontzeptu: jada existitzen den arkitektura eta abangoardiako arkitektura. XX. mendearen hasierako industrialde zahar batean kokatuta dago, Milanen, eta elkartu ditu jatorrizko zazpi eraikinak hiru eraikin berri hauekin: Podiuma, Zinema eta Dorrea.
Ezagutu itzazu ULMA proiektuaren aurpegiak bideo korporatibo berrian
Bideo hau ULMAren komunikazio euskarriak eguneratzeko beste urrats bat da, Construction Book-aren sustapenaren ondoren. Euskarri horiekin, gure nortasuna, gure balioak eta lan egiteko modua transmititu nahi ditugu, modu audiobisual eta grafikoan.
ULMAren soluzio integralak Venda Nova presan, Portugal
2.000 t material baino gehiago mugitzen denean, sistema oso moldakorrak erabili behar direnean eta muntatzen azkartasuna eta erraztasuna behar denean, esperientzia funtsezkoa da.
ULMAk Peruko Ichma Dorrearen eraikuntzan parte hartu du, eraikina modernoago, efizienteago eta iraunkorrago egiten duten soluzioekin
Herrialdeko enpresa eta finantza erakunde nagusien egoitzak dauden ingurunean eraiki da dorre berri hau, LEED Green Building egiaztagiria lortzeko asmoarekin, ingurumenarekin eta baliabideen erabilera efizientearekin duen konpromisoagatik.2. solairutik 13.era, solairuek launa bulego izango dituzte, eta 14.etik 20.era, bina.
ULMAk bere irudia eguneratu du, katalogo orokorra berrituta eta produktu berriak Showroomean erakutsita
Construction Book izenarekin, ULMAk 250 orrialde baino gehiagoko katalogo orokor berria aurkeztu du, bere produktuen gaineko informazio zabalarekin, tartean bere enkofratu, aldamio eta apeoak direla, bai eta mundu osoan gauzatu dituen 70 proiektu garrantzitsu baino gehiagori buruzko informazioarekin ere. Showroomeko sistemen eguneraketarekin batera kaleratu da dokumentua. Produktuen nobedade guztiak jada ikusgai daude, bezeroak aukera eduki dezan merkaturatzen diren produktuak bertatik bertara ezagutzeko.
São Pauloko metropolia eraldatzen
Brasileko Olinpiar Jokoak Sao Paulo hiria eraldatzen ari dira, bide azpiegituretan nabarmen eraginez. Hiriaren hegoaldean, “Chucri Zaidan” hirigintza planean, higiezinen hainbat proiektu daude, bide, ingurumen eta gizarte azpiegiturekin batera. Plan horren barruan, Marginal Pinheiros inguruan bi zubi berri eraiki dira: Laguna eta Itapaiuna. ULMAk bietan parte hartu du. Bi proiektuetan, R $ 305 milioiko inbertsioa egin da eta horiei esker, orain arte oso saturatuta zegoen zonalderako sarbideak eta itzulerak erraztuko dira.
Segurtasuna, Ergonomia eta Berrikuntza: Ekuazio perfektua, obran errendimendu handiko soluzioak sortzeko
ULMAk bezeroari proiektua hasi eta bukatu arte ematen dio laguntza, enkofratuen eta aldamioen soluzio teknikoak diseinatuz eta eraikuntzako material egokienez hornituz, eta, obrak dirauen bitartean gerta litezkeen ustekabeak saihesteko, segurtasun sistemak ere eskaintzen dizkio.
Berrikuntzaren gakoa: bezeroarengandik hurbil egotea
Urtero produktu berri eta hobetuak jartzen ditugu obran, eta horiek baieztatzen digute bezeroarekiko lankidetza eraginkorra dela. Ikerketan abangoardian jarraitzeko modua da hori, gero eta enkofratu eta aldamio sistema aurreratuagoak, efizienteagoak eta bezero eta merkatuaren beharrizanetara egokituagoak sortuz.
Abian da euskara sustatzeko Euslan egitasmoa ULMA Constructionen
ULMA Constructionek Eusko Jaurlaritzaren Euslan egitasmoa jarri du abian, 2014an Bikain Euskararen Kalitatearen zilarrezko ziurtagiria lortu ondoren.
Sistema autoigokariak errendimendu osoan
Poloniako hiriburuaren erdian Q22 dorrea dago, Poloniako etxe-orratzik garaienetako bat. 155 metroko altuerarekin, bulego eraikin honek 47 solairu izango ditu, horietako 5 sestra azpian.
CVS, bangoardiako teknologia zubietan
MK sistema duten aplikazioak aurrera egiten gelditu gabe
Cádizeko badia zeharkatuz
Cádizeko Badia gaineko zubian, Espainian, karga handiko apeoekin, neurri handiko orgarekin eta betekizun tekniko zorrotzekin, ULMAk agerian utzi du erantzuteko gaitasuna duela logistikari eta parkearen erabilgarritasunari dagokionez, eta laguntza tekniko azkar, arin eta kalitatezkoa ematen duela.
Showrooma, produktuak eta ezagutza 1700 m²-tan
Showrooma ULMAren produktuen eta gaitasunen erakusleihoa, eta ikasteko eta prestatzeko eremua da.
ULMA Constructionek ACHEren IV Kongresuan parte hartu du
Babesle gisa lagundu eta erakusketa komertzialeko eremuan stand bat izan du.
ULMA & ATTIEH aliantza: Nouri A. Daherri egindako elkarrizketa
Nouri A. Daher-ek, Attieh Steel Ltd-eko zuzendari nagusiak, 6 urte daramatza ULMArekin gertu-gertutik lanean. Lankidetza horren emaitza dira hainbat proiektu handi, hala nola Briman Project, Damman Project, eta abar.
ULMA Constructionek enkofratze arinetarako soluziorik arinena merkaturatu du
LGW enkofratu arina ikerketa eta berrikuntza bezeroarentzako produktu berri, soluzio berri eta zerbitzu berri bihurtzearen ondorioa da.
HWS y ATR, aliatuak altueretan
Altuera handiko proiektuetan ezinbestekoa da produktu eta gauzatze epeei dagokienez soluzio bikainak ematen dituen lider bat edukitzea.Urteak dira ULMA sektore honetan lanean dabilela eta adituak ditu nazioartean sistema igokarien garapen, aplikazio eta aholkularitzan.Esperientzia horrek eta proiektuaren hasieratik bukaeraraino ematen duen zerbitzu integral, pertsonalizatu eta etengabeak horrelako eraikinetan arrakasta izaten laguntzen die.Bezeroak konfiantza izan du ULMAn eta, konfiantza horren ondorioz, gaur egun martxan daude hainbat proiektu, esaterako,New Yorkeko Hudson Yards-a, Torontoko BayAdelaide East Tower.
Modernitatea eraikitzen Indian
Urteak dira ULMAren presentzia errealitatea dela Asiako merkatuan. 2010ean Indian filiala irekitzea beste urrats bat gehiago izan da zerbitzu integralaren eskaintzari eta bezeroarekiko harreman hurbilari dagokienez.Hala, ULMA posizionatzen ari da merkatu honetan, altuera handiko eraikinen proiektuetan parte hartuz.Bangaloreko Prestige Trade Tower-a eta MumbaikoWorld One KingTower-a herrialde horretan egiten ari diren proiektuen adibideak dira.