Komunikazio ardatz nagusia Bartzelonan
Sagrerako geltoki berria Bartzelonako azpiegiturarik garrantzitsuena da Joko Olinpikoetatik. Geltokia hiriko eraikinik handiena izango da, eta metropoli eremuko bigarren handiena, El Prat aireportuko T1aren ondoren, eta azken hamarkadetako eraldaketa handiena ekarriko du hirigintzan.
Beste dorre bat Limako erdigunean, Peru
Republica dorrea da Limako San Isidro finantza gunean dagoen Capital Center proiektu enblematikoaren bigarren eraikina.
ULMA: 60 urteko historia
1957an, sei langile gaztek gaur egun ULMA dena jarri zuten martxan. Talleres Ignacio Maiztegi izenarekin hasi ziren, mantentze lan eta lan osagarrietan, garai hartan loratua zegoen Oñatiko txokolate-industrian.
Neurrira egindako aldamio soluzioak Lourdesko Santutegia zaharberritzeko
Frantziako Lourdesko Andre Mariaren Santutegia izenez ezagutzen den Sortzez Garbiaren Basilikako kanpandorrea zaharberritzeko lanetan, segurtasunak eta erromesen joan-etorri etengabeak baldintzatu dituzte lan prozesuak. Horretarako, BRIO aldamioa muntatzeko fasean trafikoa kudeatzeko sistema bat ezarri da.
ULMA Enkofratuak Filipinetako azpiegitura handi baterako
Cebun gehien esperotako azpiegitura proiektua da 'Cebu Cordova Link Expressway', eta Filipinetako handienetako bat. Cordova, Cebu uhartearen hiriburua eta Filipinetako bigarren hiria, eta Mactan artean dagoen trafiko handia arintzeko sortu zen.
MK zinbriak zama ahalmen handia duela erakutsi du Pavian hondakinak bihurtzeko Planta eraikitzeko lanetan
ULMAk ingeniaritzako laguntza etengabea, kostuen murrizketa eta kalitate eta segurtasun maila handiak eskaini ditu, Pavian (Italia) A2A Hondakinak Energia Bihurtzeko Plantaren proiektua eraikitzeko lanetan.
Guadiana nazioarteko zubiaren birmoldaketa
Guadiana ibaiaren gaineko Nazioarteko Zubiak Espainia eta Portugal lotzen ditu, Ayamonte eta Vila Real de Santo Antonio herrien artean. 666 metroko eraikuntza, bost baotan banatua, Jose Luis Cancio Martins ingeniariak egina hormigoi armatuan eta altzairuan. 1991tik, Iberiar Penintsula osatzen duten bi herrialdeen arteko batasunaren ikur bihurtu da.
Ingeniaritzako soluzioak proiektu handi baterako
Eslovakiako D4R7-Bratislava proiektuaren barruan, D4 autobideko 27 kilometro eta R7 autobideko 32 kilometro eraikitzeko lanak sartzen dira, baita 14 elkargune, 100 zubi baino gehiago eta 100.000 metro koadro baino gehiagoko azalera duen Danubioko zubi handia eraikitzekoak ere.
185 Broadway dorrea, New Yorkeko finantza distrituan nabarmen
Hiriko finantza gunearen erdi-erdian, dorrearen goiko aldetik etxe orratzen bista ederrak egongo dira. Bertan bizi direnek eta bisitariek jatetxe, aisialdi leku eta gimnasioen aukera zabala edukiko dute eskura.
Geometria bereziak Londreseko erdigunean
Londreseko erdigunean egin den proiekturik anbiziotsuenetako bat da Battersea Power Station. Konplexu horrek aurreikusten du merkataritza gune handi bat, luxuzko egoitzak, bulegoak, aisialdirako guneak eta berdeguneak eraikitzea.
ULMAk bere esperientzia eta gaitasun teknikoa erakutsi du Brasilgo BR-280 SC autobidean
BR-280 errepidea Santa Catarina estatuko errepide federal bat da, São Francisco do Sul hirian hasi eta Argentinako mugatik gertu dagoen Dionisio Cerqueiran amaitzen dena eta guztira 634,1 km inguru dituena.
Errendimendu handia eta segurtasuna Kanadako Mississauga zentroko bizitegi proiektuan: Wesley dorrea
Daniels-City Center izena duen proiektu enblematiko eta ezagunaren funtsezko zatia da Wesley dorrea. Bizitegi dorre berri hau, Confederation Parkway eta City Centre Driven dagoenez, Ontarioko Mississauga hiriaren erdigunean dagoen auzo batean egongo da.
ULMAk zerbitzu digitalen pakete berri bat kaleratu du aldamioetarako
Scaffmax® aldamioen konfiguratzailea eta ULMA Studion Revit® -erako eskaintzen diren BRIO norabide anitzeko aldamioaren zein DORPA Bastidore Aldamioaren biblioteka berriak dira ULMAk erabiltzailearen esku eta klik bakarrean eskuratzeko moduan jartzen duen aldamioen eskaintza digitala.
ULMA soluzio berritzaileak Italiako Galeazzi Ospitalearen eraikuntzan
Jasangarritasun eta funtzionaltasun estandar berritzaileenen arabera diseinatu da ospitalea eta egitura berriak espazio bakar batean konbinatzen ditu San Donato Ospitale Taldeko bi institutuen espezializazioak, IRCCS Galeazzi Institutu ortopedikoa eta Sant 'Ambrogio Institutu Klinikoa.
Caleido, beste etxe orratz bat Madrilen skylinen
Caleido izango da Madrilen skyleko bosgarren etxe orratza edo Hiriburuko Cuatro Torres Business Area finantza eremuko “Bosgarren Dorrea”.
Diseinuzko dorre berri bat New Yorkeko Midtown-en
611 West 56th St. 134.000 m² eta 37 solairuko dorre modernoa da, New York hiriaren bihotzean kokatua.
ULMA ingeniaritza Brasilgo 'Arco da Inovação' zubi enblematikoan
'Arco da Inovação' zubi atirantatuak lotuko ditu Brasilgo São Pauloko Zarur, São João eta Cassiano Ricardo etorbideak. 100 metroko garaierarekin, herrialdeko zubirik bereizgarrienetako bat bihurtu da bere tipologian, arku forma berezia baitu.
ULMA Constructionen COVID-19 Kontingentzia Plana aplikatzen ari gara
Guztiontzat zailak diren une hauetan, ULMAtik gure bezeroen beharrei erantzuten jarraitu nahi dugu.
Skyliner, Varsoviako gaua argitzen duen dorre berria
Varsoviaren erdian eraikia, 195 metroko bulego eraikin hau izango da hiriko eraikinik altuenetako bat. 45 solairu dauzka, 30 bulegoetarako, 4 merkataritza eta zerbitzu lokaletarako, 4 gela teknikoetarako, eta bi Skybar zabal baterako, Varsoviako paisaia begiratuz txunditu ahal izateko. Gainera, 5 mailako lurpeko aparkaleku bat dauka.
FSC eta PEFC ziurtagiriek ULMAren ingurumenarekiko konpromisoa sendotu dute
Azken bi urtean FSC (Forest Stewardship Council) eta PEFC (Programme for the Endorsement of Forest Certification Schemes) ziurtagiriak lortuta, ULMAk basoen kudeaketa arduratsua bermatzen laguntzen du, bioaniztasunaren eta ekosistema ugariren babesaren alde bere ahalegintxoa eginda.
130 William dorrearen eraikinak Manhattaneko hiri paisaia birdefinituko du
130 William bizitegien altuera handiko eraikina da, luxuzkoa, eta Manhattaneko finantza distrituaren erdian kokatuta dago. Arkitektura garaikidearen nazioarteko erreferentea den Sir David Adjaye arkitekto britainiar-ghanatar ospetsua da eraikinaren diseinatzailea.
Eskuragarri dago Revit®-erako ULMA Studio
ULMAk “BIM BANG” gune berria estreinatu du. Gune horretan, Revit® Autodesk®-erako ULMA Studio izeneko add-in berria jartzen du dohainik erabiltzailearen eskura.
Produktibitatea BIM metodologia garatuz eta inplementatuz
Eraikuntzan kultura eta harremanak aldatzeko dagoen premiari erantzuten dio BIM metodologiak; zehazki, proiektu bakoitzaren hasieratik bukaerara arte agente parte hartzaile guztiak planifikazio bakarrean batzea ekarriko duen aldaketa premiari.
Peruko merkataritza gunerik handienetakoa den Puruchucoko Real Plaza Merkataritza Gunearen eraikuntzan parte hartu du ULMAk
Gutxi gorabehera 230 mila metro karratuko zabalera izanik, Puruchucoko Real Plaza eraikitzeko proiektuan eraikuntza soluzio aurreratuak eta berritzaileak behar izan dira, eta horretarako ULMAren laguntza teknikoa eta logistikoa eduki dute eraikuntza prozesu osoan.
Goi errendimendua eta segurtasuna Hanza Towerren, Polonian
Hanza dorrea Polonian dago, Szczezinen erdialdean, eta Berlinen eta Gdansk, Gdynia eta Sopot hirien arteko eremuan dagoen eraikinik altuenetako izango da.
ULMAren enkofratuen izaera modularra, Antzuolako biaduktuan gakoa
Antzuolako biaduktua da Euskal Herrian, Espainian, abiadura handiko igarobidea osatzen duten egitura ugarietako bat. Lurraren orografiak eta gauzatze epe estuek konplexu egin dute proiektua, eta konplexutasun hori dela-eta produktu teknologia eta erantzuteko eta materiala hornitzeko ahalmena bat etorri behar izan dira bezeroaren eskakizunekin.
ULMAren soluzio integralak 2019ko Joku Panamerikarren kirol konplexuetan
Callaoko Eskualdeko Kirol Hiria eta Villa Maria del Triunfo Kirol Konplexua dira Lima 2019 Joku Panamerikarren eta Parapanamerikarren egoitza nagusietako bi, eta haien eraikuntzan ULMAk hartu du parte, aldamio eta enkofratuen soluzio berritzaileak eskainita eta obran etengabe laguntza emanda ere, horri esker lortu baitira segurtasun, kalitate eta errentagarritasunaren aldetiko kotarik altuenak, adostutako gauzatze epeen arabera.
Malgutasuna eta segurtasuna CVS Aitzinamenduko Orgarekin, Poloniako MS-4B zubiaren eraikuntzan
Cigacicen bigarren zubia eraikitzea izan da S3 autobidearen Lubuskieko probintzian (Polonia) duen atala eraikitzeko lanen azken fasea.
Blockbuster Mall Ukrainiako merkataritza eta aisialdi gunerik handiena bihurtu da
Kieveko hiribide nagusienaren alboan eta hiriburuko bizitegi gunerik jendetsuenetatik hurbil estrategikoki kokatuta, Blockbuster Ukrainiako merkataritza gunerik handiena bihurtu da, 450.00 m²-ko zabalera baitu.
Geometria bakarreko eraikina, Hudson ibaira begira
40 Tenth Avenue 10 solairuko bulego eraikin bat da, eta High Linen ondoan dago, Hudson ibaira begira, Manhattanen. Proiektu hau Meatpacking distrituan kokatuta dago, eta 13.000 metro karratu ditu, horietatik 2.0000 m² aire zabalean eta 3.800 m² merkataritza gune bat osatuz, 10th Avenue-ren parean erakuslehio handi batekin.